Idoia
Beratarbide
Arrieta

100Tze sormen espazioa 

ZER DA “100TZE”?

Oiartzungo Manuel Lekuona 10, behean kokatua dagoen sormen espazioa.

Idoia Beratarbide artistak bultzatutako proiektua da “100tze”. Espazio honetan, pintura, eskultura eta ilustrazioko bere lan propioak gauzatzeaz gain, MARODI SORKUNTZAK proiektua kokatu dute Idoiak berak eta Maria de Bernardok, eta METROKOADROKA kolektiboak ere hainbat zereginetarako baliatuko du.

ZEINTZUK DIRA “100TZE” ESPAZIOKO EKITALDIAK ETA PROIEKTUAK?

Sormen tailerrak

Astean zehar, arratsaldez, Idoia Beratarbidek sormen tailerrak ematen dizkie haur eta gazteei. Sormena haur eta gazteengana gerturatzea dute helburu tailer hauek, material eta teknika ezberdinak ezagutzeaz gain, irudimena erabiltzeko eta sorkuntzarekin jolasteko aukera ezberdinak emanez.

Informazio gehiago: iberatarbide@hotmail.com

Ate irekiak saioak

Tarteka ate irekiak saioak egingo dira, zeinean Marodiren kolekzio berriak ikusi eta erosteko aukera egongo diren. Horrelako saioetan hainbat artista gonbidatuen lanak ere ikusi ahal izango dira, erakusketa txikiak egingo dira…

Mikro emanaldiak (21 aulki)

Espaziora egokitutako mikro-emanaldiak eta ikastaroak egingo dira tarteka: formatu oso txikiko sormen-emanaldiak, errezitaldiak, solasaldiak eta tailerrak, zeinak gehienez 21 pertsonako taldeei egongo diren zuzenduak.